Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/307

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: guziak; baina populu guzia alegeratzen zen harzaz egiten ziraden gauza glorioso guziéz. 18 Orduan erraiten zuen Jesusek: Zer irudi du Jainkoaren resumák? Eta zereki...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:12, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guziak; baina populu guzia alegeratzen zen harzaz egiten ziraden gauza glorioso guziéz.

18 Orduan erraiten zuen Jesusek: Zer irudi du Jainkoaren resumák? Eta zerekin konparaturen dut hura?

19 Mustarda bihia irudi du, zein harturik gizon batek ezar baitzezan bere baratzean, eta haz zedin eta arbore handia egin zedin eta zeruko xoriék ohatzeak egin dituzte haren adarretan.

20 Eta berriz erran zezan: Zerekin konparaturen dut Jainkoaren resumá?

21 Altxagarria irudi du, zein harturik emazte batek ezar baitzezan hirur neurri irinetan, guzia altxatu lizateno.

22 Gero iragaiten zen hirietan eta burguetan, irakasten zuela, eta Jerusalemeratko bidea egiten zuela.

23 Eta erran ziezón norbeitek: Jauna, gutiak dira salbatzen diradenak? Eta hark erran ziezén:

24 Enseia zaitezte sartzen bortha hersitik; ezen anhitz, erraiten drauzuet, sarthu nahiz ebiliren diradela, eta ezin sarthuren baitirade.

25 Eta aitafamilia jaiki datenean, eta borthá ertsi dukeenean, eta has zaiteztenean kanpoan egoiten, eta bortharen bulkhatzen, erraiten duzuela: Jauna, Jauna, ireki ezaguk; eta ihasderten duela erranen drauzue: Eztakit zuek nongo zareten.

26 Orduan hasiren zarete erraiten: Jan diagu hire presenzián, eta edan diagu, eta gure karriketan