Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/185

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 25 Eta bertan sarthurik afekzionatuki Regegana, eska zekión, zioela: Nahi diat orain bertan eman diezadán platean Joanes Baptistaren burua. 26 Eta Regek hagitz tristetu...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:57, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


25 Eta bertan sarthurik afekzionatuki Regegana, eska zekión, zioela: Nahi diat orain bertan eman diezadán platean Joanes Baptistaren burua.

26 Eta Regek hagitz tristeturik, zinagatik eta harekin mahainean jarririk zeudenakgatik, eztu iraitzi nahi ukhan.

27 Eta bertan Regek, igorririk borreroa, mana zezan ekhar ledin haren burua: hark bada joanik edeki ziezón burua presoindegian.

28 Eta ekhar zezan haren burua platean, eta eman ziezón hura neskatxari, eta neskaxák eman ziezón bere amari.

29 Eta hori enzunik haren diszipuluak ethor zitezen, eta eraman zezaten haren gorputza, eta ezar zezaten thunbán.

30 Eta bil zitezen Apostoluak Jesusgana, eta konta ziezoten egin eta irakatsi zuten guzia.

31 Eta erran ziezén: Zatozte zeurók aphart lekhu desertu batetara, eta reposa zaitezte guti bat. Ezen anhitz ziraden ethorten eta joaiten ziradenak, eta jateko aizinarik ere etzutén.

32 Joan zitezen bada lekhu desertu batetara unzian aphart:

33 Baina ikhus zitzan populuak joaiten, eta ezagut zezaten hura anhitzek; eta oinez hiri guzietarik laster egin zezaten hara, eta aitzin zekizten haei, eta bil zitezen harengana.

34 Orduan ilkhirik ikhus zezan jendetze handia Jesusek, eta konpasione har zezan hezaz, ezen ardi artzain gabeak bezala ziraden, eta has