Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/182

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: KAP. VI. 2 Krist bere herrian ez rezebitzen. 3 Baina harzaz dirade skandalizatzen. 6 Nazarenoén inkredulitatea. 7 Apostoluak igorten. 12 Emendamendua. 13 Oliostatzea. 17...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:51, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


KAP. VI.

2 Krist bere herrian ez rezebitzen. 3 Baina harzaz dirade skandalizatzen. 6 Nazarenoén inkredulitatea. 7 Apostoluak igorten. 12 Emendamendua. 13 Oliostatzea. 17 Joanes presonér egin. Herodias. 20 Herodes Joanesen beldur. 27 Joanesi burua edeki. 29 Haren gorputza ohortze. 30 Apostoluak predikatzetik itzuli. 35 Borz ogiezko mirakulua. 48 Apostoluén itsasoko tormentá. 49 Fantosmá. 50 Fedea. 56 Eriak sendatu.

1 Gero parti zedin handik, eta ethor zedin bere herrira, eta bazarreitzan bere diszipuluak.

2 Eta ethorri zenean Sabathoa, has zedin sinagogán irakasten, eta enzuten zutenetarik anhitzek miresten zuten, zioitela: Nondik huni gauza hauk? Eta zerik da huni eman izan zaion sapienzia haur, eta are hunelako berthuteak hunen eskuz egiten baitirade?

3 Ezta haur xarpanter? Mariaren seme, Jakesen eta Josesen eta Judaren eta Simonen anaie? Eztirade hunen arrebak ere hemen gu baithan? Eta skandalizatzen ziraden hartan.

4 Eta erraiten zerauen Jesusek: Ezta Profeta bat desohoratzen bere herrian, eta ahaidén artean, eta bere etxean baizen.

5 Eta ezin egin zuen han berthuterik batre, zenbeit eri bakhoitz, eskuak haién gainean ezarririk, senda baitzitzan baizen.

6 Eta miraz zegoén haién inkredulitateagatik, eta inguratzen zituen burguak inguru, irakasten