5 Eta bethiere egun eta gau mendietan eta thunbetan zen oihuz zegoela, eta bere buruari harriz zeraunsala.
6 Eta ikhusi zuenean Jesus urrundanik, laster egin zezan eta gur zekion:
7 Eta oihuz boz goraz erran zezan: Zer da hire eta ene artean, Jesus Jainko subiranoaren Semea? Adjuratzen aut Jainkoaren partez ez nezan tormenta.
8 (Ezen erraiten zeraukan: Ilkhi adi spiritu satsuá, gizon horrenganik)
9 Orduan interroga zezan hura, Nola da hire izena? Eta ihardets zezan, zioela, Lejio diat izen: ezen anhitz gaituk.
10 Eta othoitz handi egiten zeraukan, ez litzan igor komarka hartarik kanpora.
11 Eta zen han mendi aldean urdalde handi bat alha zenik.
12 Eta othoitz egin ziezoten deabru hek guziék, zioitela: Igor gaitzak urdetara, hetara sar gaitezenzat.
13 Eta permeti ziezén bertan Jesusek. Eta ilkhirik spiritu satsuak sar zitezen urdetara, eta oldar zedin urdaldea gainetik behera itsasora (eta baziraden bi millaren ingurua) eta itho zitezen itsasoan.
14 Eta urdeak bazkatzen zituztenék ihes egin zezaten, eta ekhar zitzaten berriak hirira eta kanpokoetara: Orduan ilkhi zitezen ikhustera zer egin izan zen.
15 Eta ethorten dirade Jesusgana, eta ikhusten