38 Eta hura unziaren gibeleko aldean zetzan lo bururdi baten gainean: orduan iratzartzen dute, eta diotsate, Majistruá, eztuk ansiarik zeren galduak goazen?
39 Eta iratzarri zenean mehatxa zezan haizea, eta erran ziezón itsasoari: Ixil adi, eta geldi adi. Orduan zesa zedin haizea, eta trankilitate handi egin zedin.
40 Eta erran ziezén: Zergatik zarete horrela izior? Nola eztuzue federik?
41 Eta izi zitezen izidura handiz: eta erraiten zuten elkharren artean: Baina nor da haur, haizeak eta itsasoak ere obeditzen baitute?
KAP. V.
2 Demoniatua sendatzen. 7 Deabruak Krist ezagutzen 9 Lejionea. 13 Deabruak permisionerekin urdetara sartzen. 25 Odol jariatzez eri zen emaztea. 26 Haren dispendio medikuetan egina. 34 Haren fedea. 39 Lo datzala erraiten hil denaz. 41 Jairusen alaba resuszitatzen.
1 Eta ethor zitezen itsasoaren berze aldera, Gadarenoén komarkara.
2 Eta ilkhi zenean unzitik, bertan aitzinera ethor zekión thunbetarik spiritu satsua zuen gizon bat:
3 Zeinek bere egoitea baitzuen thunbetan, eta kadenaz ere nehork ezin esteka ziroen.
4 Zeren anhitzetan zepoz eta kadenaz estekatu izan zenean hauts baitzitzan kadenák, eta zathika zepoak: eta nehork ezin zeba zezakeen.