Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/297

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: jenerazione hunetako gizonekin, eta kondenaturen ditu, zeren ethor baitzedin lurraren bazterretik Salomonen sapienziaren enzutera, eta huná, Salomon bainoagoa lekhu hunet...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:10, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


jenerazione hunetako gizonekin, eta kondenaturen ditu, zeren ethor baitzedin lurraren bazterretik Salomonen sapienziaren enzutera, eta huná, Salomon bainoagoa lekhu hunetan;

32 Ninibako gizonak jaikiren dirade judizioan jenerazione hunekin, eta kondemnaturen duté, zeren Jonasen predikazionera emenda baitzitezen; eta huná, Jonas bainoagoa lekhu hunetan.

33 Eta nehork kandela iraxekia eztu lekhu estalian ezarten, ez gaitzurupean, baina kandelerean, sartzen diradenék argia ikhus dezatenzat.

34 Gorputzaren kandelá, begia da; beraz baldin hire begia sinple bada, hire gorputz guzia ere argi dukek; baina gaixto bada, hire gorputza ere ilhun dukek.

35 Konsidera ezak bada hitan den argia ilhunbe eztén.

36 Beraz baldin hire gorputz guzia argi bada, parterik batre ilhunik eztuela, argi izanen duk guzia, kandelák bere klaretateaz argitzen auenean bezala.

37 Eta minzatu zenean, othoitz egin ziezon Fariseu batek barazkal ledin hura baithan, eta Jesus sarthurik jar zedin mahainean.

38 Baita Fariseuak hori ikhusirik mirets zezan, zeren lehenik ezpaitzedin ikhuz barazkal aitzinean.

39 Eta erran ziezón Jaunak: Baina zuek Fariseuok koparen eta plataren kanpoko aldea xahutzen duzue, baina zuen barnean dena, bethea da harrapakeriaz eta gaixtakeriaz.

40 Adimendugabeák, kanpokoa egin duenak