ni aldiz ajuta nezan.
41 Eta ihardesten zuela erran ziezón Jesusek: Marta, Marta, arrangura dun, eta tormentatzen aiz anhitz gauzaren ondoan.
42 Ordea gauza bat dun nezesarió. Baina Mariak parte ona hautatu din, zein ezpaitzaio edekiren.
KAP. XI.
1 Kristek irakasten othoitz egiten. 9 Ardura. 14 Mutua sendatzen. 15 Blasfemioa. 21 Borthitz harmatua. 24 Spiritu gizonaganik ilkhia. 28 Dohatsuak zein. 29 Juduak signo eskez egon. 31 Eguerdiko reginá. 32 Ninibakoak. 34 Begi sinplea edo gaixtoa. 39 Harrapakeriá. Gaixtakeriá. 42 Jujemendua. Karitatea. 45 Legeko doktora. 46 Ezin jasan daitezkeen kargák. 47 Profetén sepulkreak. 49 Jainkoaren sapienziá. 52 Ezagutzearen gakhoa.
1 Gertha zedin halaber lekhu batetan othoitz egiten zegoela, zesatu zenean, erran baitziezón bere diszipuluetarik batek: Jauna, irakats iezaguk othoitz egiten, Joanesek ere bere diszipuluei irakatsi drauen bezala.
2 Eta erran ziezén: Othoitz egiten duzuenean, erran ezazue: Gure Aita zeruetan aizena, Sanktifika bedi hire izena; Ethor bedi hire resumá, Egin bedi hire borondatea, zeruan bezala, lurrean ere;
3 gure eguneko ogia iguk egunekotzat,
4 eta barkha ietzaguk gure bekhatuak, ezen guk