ere barkhatzen diraueagu guri zor draukuten guziei. Eta ezgaitzala sar erazi tentazionetan, baina delibra gaitzak gaixtotik.
5 Eta erran ziezén: Zein da zuetarik ukhanen duena adiskide bat, eta joanen dena harengana gauerditan eta erranen draukana: Adiskideá, presta ietzadak hirur ogi,
6 ezen ene adiskide bat ethorri izan duk bidetik enegana, eta eztiát zer aitzinean ezar diezodan.
7 Eta hark barnetik ihardesten duela erran dezan: Ez nezála faxa; ja borthá ertsia duk, eta ene haurtxoak enekila dituk ohean; ezin jaiki niaitek hiri emaitera.
8 Erraiten drauzuet: baldin jaikirik eman ezpadiezo ere, zeren haren adiskide den; halere haren muthiritasunagatik jaikirik emanén drauka zenbat ere behar baitu.
9 Eta nik erraiten drauzuet: Eska zaitezte, eta emanen zaizue; bilha ezazue, eta eridenen duzue; bulkha ezazue, eta irekiren zaizue.
10 Ezen eskatzen den guziak rezebitzen du, eta bilhatzen duenak erideiten du, eta bulkhatzen duenari irekiren zaio.
11 Eta zein da zuetarik aitá, semea ogi eska badakió, harri bat emanen draukana? Edo baldin arrain eska badakio, ala arrainaren lekhuan suge bat emanen drauka?
12 Edo baldin arraultze baten eska badadi, ala skorpiona emanen drauka?
13 Beraz zuek baldin gaixto zaretelarik,