Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/231

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dezake. 32 Krist Israeleko Regea jauts bedi orain krutzetik, ikhus eta sinhets dezagunzat. Harekin kruzifikatu izan ziradenek ere injuriatzen zutén. 33 Baina se...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:51, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dezake.

32 Krist Israeleko Regea jauts bedi orain krutzetik, ikhus eta sinhets dezagunzat. Harekin kruzifikatu izan ziradenek ere injuriatzen zutén.

33 Baina sei orenak ziradenean, ilhunbe egin zedin lur guziaren gainean bedratzi orenetarano

34 Eta bedratzi orenetan oihu egin zezan Jesusek ozengi: Eloi, Eloi, lammasabachthani? Erran nahi baita: Ene Jainkoa, Ene Jainkoa, zeren abandonatu nauk?

35 Eta han ziradenetarik batzuk enzun zutenean, zioiten: Huná, Elias deitzen du.

36 Laster egin zezan bada batek, eta sponjia bat betherik binagrez, eta ezarririk kanabera baten inguruan, eman ziezón edatera, zioela: Utzazue, dakusagun eia ethorriren denez Elias horren khenzera.

37 Eta Jesusek, oihu handi bat eginik, spiritua renda zezan.

38 Eta tenpleko belá erdira zedin bi zathitara garaitik behererano.

39 Eta ikhus zezanean haren aurkhan zegoen Zentenerak, ezen hala oihu eginik spiritua rendatu zuela, erran zezan: Egiazki gizon haur Jainkoaren Semea zen.

40 Eta baziraden emazteak ere urrundanik beha zeudela, zeinén artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Jakes xipiaren eta Josesen amá, eta Salome.

41 Eta hek, Galilean zenaz geroztik jarreiki izan zaizkan eta zerbitzatu ukhan zuten, eta