20 Gero harzaz trufatu ziradenean, eraunz ziezoten eskarlatazkoa, eta bezti zezaten bere abillamenduéz, eta kanporat eraman zezaten kruzifika lezatenzat.
21 Eta bortxa zezaten bideazko Simon Zireniano deitzen zen bat, landetarik heldu zela (zein baitzén Alexandreren eta Ruforen aita), haren krutzea eraman lezanzat.
22 Gero eraman zezaten Golgotako lekhura, zein erran nahi baita, bur-hezur lekhua.
23 Gero eman ziezoten edatera mahatsarno mirrharekin nahasteka, baina hark etzezan har.
24 Eta kruzifikatu zutenean, parti zitzaten haren abillamenduak, zorthe egotzirik haién gainean, nork zer joan lezakeen.
25 Ziraden bada hirur orenak hura kruzifikatu zutenean.
26 Eta zen haren kausaren inskripzionea hunela skribatua, JUDUEN REGEA.
27 Eta harekin kruzifika zitzaten bi gaixtagin: bata haren eskuinean, eta berzea ezkerrean.
28 Eta konpli zedin Skriptura dioena: Eta gaizkigilekin estimatu izan da.
29 Eta iragaiten ziradenék injuriatzen zuten bere buruak higitzen zituztela, eta zioitela: He, tenplea desegiten eta hirur egunez edifikatzen duaná.
30 Enpara ezak eure burua, eta jautsi adi krutzetik.
31 Halaber Sakrifikadore prinzipalek ere eskarnioz elkharri erraiten zeraukaten Skribekin: Berzeak enparatu ditu, bere burua ezin enpara