Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/282

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arrain baina gehiago; baldin guk joanik populu hunen guziaren eros ezpadezagu jateko. 14 Ezen baziraden borz milla gizonetarano. Orduan dioste bere diszipuluei: Jar e...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:46, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


arrain baina gehiago; baldin guk joanik populu hunen guziaren eros ezpadezagu jateko.

14 Ezen baziraden borz milla gizonetarano. Orduan dioste bere diszipuluei: Jar erazi itzazue mahaindaraz berrogei eta hamarná.

15 Eta hala egin zezaten, eta jar zitezen guziak.

16 Orduan harturik borz ogiak eta bi arrainak, zerurat beha zegoela benedika zitzan hek, eta hauts zitzan, eta eman zietzén diszipuluei, populuaren aitzinean ezar litzatenzát.

17 Jan zezaten bada guziék, eta resasia zitezen; eta goititu izan dirade soberatu izan zaizten zathietarik hamabi saskitara.

18 Eta gertha zedin, hura aphart othoitz egiten zegoela, diszipuluak harekin baitziraden eta interroga baitzitzan hek, zioela: Ni nor naizela dioite jendek?

19 Eta hek ihardesten zutela erran zezaten: Joanes Baptista; eta berzék: Elias; eta berzék: ezen zenbeit Profeta lehenagokoetarik resuszitatu izan dela.

20 Eta erran ziezén: Eta zuek nor naizela ni diozue? Ihardesten zuela Simon Pierrisek erran zezan: Krist Jainkoarena.

21 Orduan hark mehatxatzen zituelarik mana zitzan nehori haur ez lerroten,

22 zioela: Behar da gizonaren Semeak anhitz sufri dezan, eta reproba dadin Anzianoéz eta Sakrifikadore prinzipaléz, eta Skribez, eta hil dadin, eta hereneko egunean resuszita dadin.

23 Gero erraiten zerauen guziei: Baldin