nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renunzia beza bere buruaz, eta har beza bere krutzea egun oroz, eta berrait niri.
24 Ezen nork ere nahi ukhanen baitu salbatu bere bizia, galduren du hura; baina nork ere galduren baitu bere bizia ene kausaz, salbaturen du hura.
25 Ezen zer probetxu du gizonak baldin mundu guzia irabaz badeza, eta bere burua destrui dezan, eta gal dadin?
26 Ezen nor ere ahalke izanen baita nizaz eta ene hitzéz, harzaz ahalke izanen da gizonaren Semea, dathorrenean bere maiestatean, eta Aitarenean eta Aingeru sainduenean.
27 Eta erraiten drauzuet egiaz, badirade hemen present diradenotarik batzu, herioa dastaturen eztutenik Jainkoaren resumá ikhus dezaketeno.
28 Eta gertha zedin, hitz hauzaz geroztik kuasi zortzi egunen buruan, har baitzitzan Pierris eta Joanes eta Jakes, eta igan baitzedin mendi batetara othoitz egitera.
29 Eta othoitz egiten zegoela, haren begitharteko formá mutha zedin, eta haren abillamendua xurit eta xistmista bezain argit.
30 Eta huná, bi gizon minzo ziraden harekin, zein baitziraden Moises eta Elias.
31 Hauk agerturik gloriarekin, erraiten zutén, hark Jerusalemen konplitzeko zuen fina.
32 Eta Pierris, eta harekin ziradenak, ziraden logalez kargatuak; eta iratzartu ziradenean, ikhus