izan baitziraden, beztitua, eta zenzatua, jarririk zegoela Jesusen oinetara, eta izi zitezen.
36 Eta konta ziezen haei ikhusi ukhan zutenek ere, nola sendatu izan zen demoniatu izana.
37 Orduan othoitz egin ziezoten Gadarenoén aldiri inguruko jendetze guziak, parti ledin hetarik, ezen izidura handik hartu zituen, eta hura unzira sarthurik, itzul zedin.
38 Eta othoitz zegión gizon hark, zeinaganik ilkhi izan baitziraden deabruak, harekin lizén, baina Jesusek igor zezan, zioela:
39 Itzul adi eure etxera, eta konta ezak zein gauza handiak egin drauzkián Jainkoak. Joan zedin bada hiri guzitik predikatzen zituela Jesusek egin zerauzkan gauza guziak.
40 Eta gertha zedin itzuli zenean Jesus, rezebi baitzezan jendetzeak, ezen guziak haren begira zeuden.
41 Orduan huná, ethor zedin Jairus deitzen zen gizon bat, eta hura zen sinagogako prinzipal. Eta egotzi zuenean bere burua Jesusen oinetara, othoitz egin ziezon sar ledin haren etxera,
42 ezen alaba bakhoitz bat zuen hamabi urtheren ingurukoa, eta hura zohian hiltzera. Eta joaitean jendetzeak hertsen zuen.
43 Eta hamabi urthez geroztik odola baratzen etzaion, eta medikuetan bere sustanzia guzia despendatu zuen, eta batez ere ezin sendatu izan zen emaztebatek,
44 Hurbildurik gibeletik hunki zezan haren