Eta hek erran ziezoten: Barabas.
22 Erran ziezén Pilatek: Zer eginen dut beraz Jesusez Krist deitzen denaz? Diotsate guziek: Kruzifika bedi.
23 Eta Gobernadoreak dioste: Baina zer gaizki egin du? Orduan hek ohiu gehiago egiten zutén, erraiten zutela: Kruzifika bedi!
24 Eta ikhusirik Pilatek ezen etzuela deus probetxatzen, baina tumultoa handitzenago zela, ur harturik ikhuz zitzan eskuak populuaren aitzinean, zioela: Inozent naiz ni justo hunen odoletik; zuek ikhusazue.
25 Eta ihardesten zuela populu guziak erran zezan: Horren odola dela gure gainean eta gure haurren gainean.
26 Orduan larga ziezén Barabas, eta Jesus azotaturik libra ziezén kruzifika ledinzát.
27 Orduan gobernadorearen jendarmesek eramanik Jesus pretoriora, bil zezaten haren aitzinera banda guzia.
28 Eta billuzi zutenean eman ziezoten soinera eskarlatazko manto bat.
29 Eta elhorrizko koroa bat plegaturik ezar zezaten haren buru gainean, eta kanabera bat haren eskuinean: eta haren aitzinean belhaurikatuz trufatzen ziraden harzaz erraiten zutela: Ungi hel dakiala, Juduen Regeá.
30 Eta thu eginik haren kontra, har zezaten kanabera hura, eta haren buruari zeraunsaten.
31 Gero harzaz trufatu ziradenean, eraunz ziezoten mantoa, eta bezti zezaten bere abillamenduez,