beilla liroela, eta ez liroela bere etxea zulhatzera utzi.
44 Halakotz zuek ere zaudete prest, ezen uste eztuzuen orduan gizonaren Semea ethorriren da.
45 Eta zein da zerbitzari leiala eta zuhurra, nabusiak muthillén konpainiaren gaineko ezarri duena, haei denborán bitanza deienzat?
46 Dohatsu da zerbitzari hura bere nabusiak dathorrenean, hala egiten eridenen duena.
47 Egiaz erraiten drauzuet, ezen bere on guzién gaineko hura ezarriren duela.
48 Bada baldin erran badeza zerbitzari gaixto hark bere bihotzean: Luzatzen du ene nabusiak ethortera,
49 eta has badadi zerbitzari lagunén zehatzen, eta jaten eta edaten hordiekin,
50 zerbitzari haren nabusia ethorriren da hark uste eztuen egunean, eta eztakian orenean,
51 eta bereziren du hura, eta hipokriten kontuan ezarriren. Han izanen da nigar eta hortz garraskots.
KAP. XXV.
1 Hamar birjinák. 13 Beillatzeko. 15 Zerbitzariei eman izan zaizten talentak. 18, 24 Zerbitzari gaixtoa, 31 Azken judizioa. 34 Jainkoaren benedikatuak. 35 Miserikordiazko obrák. 41 Maradikatuak.