Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/135

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 10 Eta orduan skandalizaturen dirade anhitz, eta batak berzea tradituren du, eta batak berzea gaitzetsiren du. 11 Eta anhitz profeta falsu altxaturen dirade eta seduzitur...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:49, 5 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


10 Eta orduan skandalizaturen dirade anhitz, eta batak berzea tradituren du, eta batak berzea gaitzetsiren du.

11 Eta anhitz profeta falsu altxaturen dirade eta seduzituren dute anhitz.

12 Eta zeren multiplikaturen baita inikitatea, hozturen da anhitzen karitatea.

13 Baina nork perseberaturen baitu finerano, hura salbaturen da.

14 Eta resumako Ebanjelio haur predikaturen da mundu unibersoan, nazione guziei testimoniajetan. Eta orduan ethorriko da fina.

15 Dakusazuenean bada desolazionearen abominazionea, Daniel profetáz erran izan dena, lekhu sainduan dagoela (irakurtzen duenak adi beza).

16 Orduan Judean diratenék, ihes albeilegite mendietarat.

17 Eta etxe gainean datena, ez albeiledi jauts deusen bere etxetik eramaitera.

18 Eta landan datena, ez albeiledi gibelerat itzul bere abillamenduén hartzera.

19 Dohaingaitz emazte izorrén eta eredoskiten dukeitenén egun hetan.

20 Othoitz egizue bada zuen ihes egitea ezten neguan, ez eta Sabath egunean,

21 ezen tribulazione handia orduan izanen da, nolakorik ezpaita izan munduarén hatsetik oraindrano, ez izanen.

22 Eta baldin laburtu izan ezpalirade egun hek nehor salba ez laite, baina elejituakgatik, egun