Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/127

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:30, 5 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


19 Erakustazue tributeko monedá. Eta hek presenta ziezoten dinero bat.

20 Eta erraiten draue: Norena da imajina haur eta skribua?

21 Diotsate: Zesarena. Orduan erraten draue: Renda ietzozue beraz Zesaren diradenak, Zesari; eta Jainkoaren diradenak, Jainkoari.

22 Eta hori enzunik, mirets zezaten, eta hura utzirik joan zitezen.

23 Egun hartan ethor zitezen harengana Saduzeuak, resurrekzionerik eztela dioitenak, eta interroga zezaten,

24 zioitela: Majistruá, Moisesek erran dik “Baldin norbeit hil bada haurrik ukhan gabe, haren anaieak alianzagatik harturen du haren emaztea, eta leinu eginen drauka bere anaieri.”

25 Eta zituán gure artean zazpi anaie. Eta lehena ezkondurik hil ziedián, eta leinurik etzuenaren gainean, utzi ziezoan bere emaztea bere anaieri.

26 Eta halaber bigarrenak eta hirurgarrenak, zazpigarrenerano.

27 Eta guzién ondoan hil ziedián emaztea ere.

28 Resurrekzionean bada, zazpietarik zeinen emazte izanen da? Ezen guziék ukhan dié hura.

29 Eta ihardesten duela Jesusek dioste: Huts egiten duzue Skripturák eta Jainkoaren berthutea jakin gabez.

30 Ezen resurrekzionean eztu nehork emazterik hartzen ez emaiten ezkonzaz, baina dirade Jainkoaren Aingeruak zeruan bezala.