Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/108

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zituztenak, eta erran ziezoten: Zuen majistruak didrakmák eztitu pagatzen? 25 Dio: Bai. Eta etxean sarthu izan zenean, aitzin zekión Jesus, zioela: Simon, zer irudi zai...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:12, 5 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zituztenak, eta erran ziezoten: Zuen majistruak didrakmák eztitu pagatzen?

25 Dio: Bai. Eta etxean sarthu izan zenean, aitzin zekión Jesus, zioela: Simon, zer irudi zaik? Lurreko regék norenganik hartzen dituzté tributak eta taillak? Bere haurretarik, ala berzetakoetarik?

26 Diotsa Pierrisek: Berzetakoetarik. Diotsa Jesusek: Beraz libre dituk haurrak.

27 Baina skandaliza eztitzagunzát, itsasora joanik, egotzak amua. Eta lehen iganen den arraina har ezak, eta haren ahoa irekirik eridenen baituk statera bat; harturik hura, eman iezék enegatik eta hiregatik.


KAP. XVIII.


1 Zeruetako resumán nor gehien. 4 Humilitatea. 5 Xipiaren rezebitzea Kristen izenean. 6 Ez nehor skandalizatzeko. 10 Xipiak ez menospreziatzeko. 11 Zertara Krist ethorri. 12 Ardi errebelatua. 15 Korrekzione fraternala. 17 Exkomunikazionea. 21, 35 Barkhatzea. 23 Bere zerbitzariei kontu eskez dauen regearen konparazionea.


1 Ordu hartan berean ethor zitezen Jesusgana diszipuluak, zioitela: Nor da handiena zeruetako resuman?

2 Eta deithurik haurtxo bat beregana Jesusek, ezar zezan hura haién artean,

3 eta erran zezan: Egiaz erraiten drauzuet, baldin konberti ezpazaitezte, eta haurtxoak