Orrialde:Haraneder 1770.djvu/35

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta zure anaiak zure galdez». 48 Bainan hori erraten zioenari ihardetsi izan zioen eta erran: «Nor da ene ama eta nor dire ene anaiak?». 49 Eta hedaturik bere eskua ber...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:11, 6 maiatza 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta zure anaiak zure galdez». 48 Bainan hori erraten zioenari ihardetsi izan zioen eta erran: «Nor da ene ama eta nor dire ene anaiak?». 49 Eta hedaturik bere eskua bere dizipuluetarat: «Huna», diotsa, «ene ama eta ene anaiak. 50 Nork ere ezen egiten baidu ene Aita zeruetan denaren borondatea, hura diteke ene anaia, ene arreba eta ene ama».


XIII. KAP.


1 Egun hartan berean etxetik ilkhirik Jesus zegoen jarria itsas basterrean. 2 Eta bildu ziren harenganat jende aralde haiñitz; horrengatik barku batetarat iganik jarri zen han, populu guzia urbasterrean zegoela. 3 Eta mintzatu zitzaien hainitz gauzez paraboletan erraten zaroelarik: «Huna non ilkhi izan den ereille bat ereinterat. 4 Eta ereinten hari dela ereintzaren parte bat erori zen bidearen basterrerat eta aireko xoriek ethorririk jan zuten. 5 Bertze parte bat erori zen toki legartsuetarat, zeiñetan ez baitzuen bihiak lur hainitzik; eta berehala ilkhi zen, zeren hura zen lurrak ez baitzuen loditasunik. 6 Baiñan iguzkia altxatu eta, errea izan zen eta, nola ez baitzuen egin errorik, ihartu zen. 7 Bertze parte bat erori izan zen otheperat eta otheak handitu ziren eta itho zuten. 8 Bertze parte, bada, erori izan zen lur onerat eta ekharri izan zuen bihi batee ehunka, bertzeak hirur hogoika, bertzeak hogoi eta hamarka. 9 Beharriak dituenak aditzeko, adi dezala».

10 Bere dizipuluek hurbildurik erran zioten: «Zergatik mintzo zaizte hitz estalitan?». 11 Eta ihardetsi zaroen eta erran: «Zeren zuei eman izan baitzaitzue zeruetako Erresumako misterioak ezagutzea, baiñan hei ez baitzaie emana izan. 12 Duenari ezen emanen zaio eta izanen du frankiaz; baiñan ez duenari duena ere khenduko zaio. 13 Horrengatik mintzo natzaie hei parabolatan, zeren ikusten dutelarik ez baidute ikusten eta aditzean ez baidute aditzen, ez konprenitzen. 14 Eta konplitzen da hekien baitan Isaias profetak erraten duena: Aditzez adituko duzue eta ez duzue konprenituko, eta ikustez ikusiko duzue eta ez duzue ikusiko; 15 loditu da ezen populu hunen bihotza eta aditze gogorra egin zaie eta bere