Orrialde:Haraneder 1770.djvu/30

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ene dizipulua delakoan, erraten darotzuet egia: Ez du galduko bere pena». '''XI. KAP.''' 1 Jesus, akhabatu ondoan erakuspen horiek emateaz bere hamabi dizipuluei,...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:29, 4 apirila 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ene dizipulua delakoan, erraten darotzuet egia: Ez du galduko bere pena».

XI. KAP.


1 Jesus, akhabatu ondoan erakuspen horiek emateaz bere hamabi dizipuluei, goan zen handik irakasterat eta predikatzerat inguruetako hirietan. 2 Joanesek, bada, aditurik zephoetan zagoen lekhutik Jesuskristoren obrez mintzatzen, igorri izan zituen bere dizipuluetarik bia, 3 hari erratera: «Zu zare ethorri behar zarena ala bertzerik iguriki behar othe dugu?». 4 Eta Jesusek ihardetsi zaroen: «Zohazte, errozue Joanesi zer aditu eta zer ikusi izan duzuen. 5 Itsuek ikusten dute, mainguak badabiltza, lepratsuak garbituak dire, gorrek aditzen dute, hillak bizten dire, pobreei Ebanjelioa irakasten zaie; 6 eta dohatsu diteke nitzaz eskandalarik hartzen ez duena». 7 Hek goan zirenean, bada, hasi zen Jesus populuari erraten Joanesez: «Zeren ikusterat goan othe zarete desertuan? haizeak darabillan seska baten? 8 Ordean, zeren ikusterat goan zarete? Gizon guriki eta ederki bestitu baten ikusterat? Guriki bestitzen direnak erregeen etxetan ohi dire. 9 Zeren ikusterat, beraz, goan zarete? Profeta baten? Bai, erraten darotzuet, eta profeta baiño gehiago den baten. 10 Hortaz izan da ezen eskribatua: Huna non igortzen dudan ene aingerua zure aitzinean, zeiñek aphainduko baidu zure bidea zure aitziñean.

11 Erraten darotzuet egia: Emastetatik sorthu izan direnen artean, jaio ez da Joanez Baptizta baiño handiagorik; ordean zeruko Erresuman den xumeena handiago da hura baiño. 12 Joanes Baptistaren denboratik hunat, bada, bortxak darama zeruetako Erresuma, eta bortxatiarrek daramate. 13 Profeta guziak ezen eta legeak Joanes ethorri arteraiño ethorkizunaz mintzatu izan dire. 14 Eta nahi baduzue ungi hartu, hori bera da ethorri beharra zen Elias hura. 15 Beharriak dituenak aditzeko, adi dezala.

16 Baiñan zer iduri duela jenderazione hunek erranen dut? Haur batzuen pare da, zeinak plaza batean jarriak bere lagunei oihuz baidagozte, 17 erraten daroela: Kantatu darotzuegu eta ez zarete dantzatu; auhenak egin ditugu eta ez duzue nigarrik isuri.