Orrialde:Haraneder 1770.djvu/27
jakin ez dezan». 31 Baiñan hek ilkhi eta banatu zuten haren fama herri hartan guzian.
32 Hek ilkhi zirenean, ekharri izan zioten gizon bat mutua, deabruaz poseditua zena. 33 Eta deabrua khendu zitzaioenean, mutua mintzatu zen eta populua jarri zen miretsia erraten zutela: «Ez ahal da egundaiño ikusi Israelen hunelakorik». 34 Ordean Farisauek zioten kontrarat: «Deabruen prinzeaz khentzen ditu deabruak».
35 Eta Jesus bazebillan bazter guzietan hirietarat eta herrietarat, irakasten zuela hekien sinagogetan eta predikatzen zuela Erresumako Ebanjelioa eta sendatzen ere zituela langidura eta eritasun guziak.
36 Ikusirik, bada, jende tropela hek guziak, urrikaldu zitzaizkon, zeren unhatuak eta nekhatuak baitziren eta etzanak hor hemen artzainik ez duten ardiak bezala. 37 Diotsate orduan bere dizipulei: «Egiazki usta handia da, ordean lanegille da guti. 38 Othoitz zazue, beraz, uztaren nausia, igor detzan langilleak bere ustarat».
X. KAP.
1 Orduan Jesusek deithurik bere hamabi dizipuluak, eman zaroen bothere izpiritu lohien gaiñean hekien kasatzeko, bai eta langidura eta errasun guzien sendatzeko.
2 Hamabi Apostoluen izenak, bada, hauk dire: lehenbizikoa Simon, zeina deithzen baida Piarres, eta Andres haren anaia, 3 Jakobe Zebedearena eta Joanes haren anaia, Filipe eta Bartholome, Thomas eta Mathieu publikanoa, Jakobe Alfearena eta Thadee, 4 Simon Kanaangoa eta Judas Iskariotes, zeiñak traditu ere baitzuen.
5 Hamabi horiek igorri zituen Jesusek, mezu hauk emanik eta erranik: «Ez zohaztela jentilletako alderat eta ez zaiteztela sar Samaritanoen hirietan. 6 Aitzitik zohazte lehenago Israelgo etxeko ardi galduetarat. 7 Eta goaten zareten lekhuetan predika zazue erraten duzuela: Hurbildu da zeruetako Erresuma. 8 Eriak senda zatzue, hillak bitz zatzue, lepradunak garbi zatzue, deabruak khasa zatzue. Dohainik eman zaitzuena dohainik emazue. 9 Ez duzuela gurarik izateko urrerik, ez zilharrik, ez dirurik zuen karpetan,