Orrialde:Haraneder 1770.djvu/23

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: tropa haiñitz jarraiki zitzaizkon, 2 eta lepradun batek ethorririk, adoratzen zuen ziotsola: «Jauna, nahi baduzu garbi nazazuke». 3 Eta Jesusek eskua hedaturik ukitu zu...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:17, 4 apirila 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


tropa haiñitz jarraiki zitzaizkon, 2 eta lepradun batek ethorririk, adoratzen zuen ziotsola: «Jauna, nahi baduzu garbi nazazuke». 3 Eta Jesusek eskua hedaturik ukitu zuen ziotsola: «Nahi dut, izan zaite garbitua». Eta ordu berean garbitua izan zen haren lepra. 4 Eta erran zioen Jesusek: «Begirautzu nihori erratetik; baiñan zohaz, ager zakizko aphezari eta ofrenda zazu horlako ordutako Moisek exlejitu izan duena, hori balia dakioten lekhukotasuntzat».

5 Jesus sarthu zenean bada Kafarnaumen, ehun gizonen kapitain bat ethorri zitzaioen othoizten zuela, 6 eta erraten zioela: «Jauna, ene sehia etxean dagot ohatua eta paralisiaz hartua eta sofritzen du handizki». 7 Jesusek erran zioen: «Ethorriko naiz eta sendatuko dut». 8 Baiñan kapitain hark ihardetsi izan zioen: «Jauna, ez naiz ni gai zu ene etxean sar zaitezen; baiñan errazu xoilki hitz bat eta sendatua izanen da ene sehia; 9 ezen ni ere gizon bat naiz bertzeren manuaren azpian ezarria, soldaduak neure azpiko ditudana; eta erran diozadan bati, Zohaz horrat, badoha; erran diozadan bertzeari, Zato hunat, heldu da; eta ene muthillari, Egizu hau, eta egiten du». 10 Jesus horiek aditzeaz jarri zen espantutan, eta erran zaroen jarraiki zitzaizkon jendei: «Erraten darotzuet egia: Ez dut aurkhitu horren fede handirik Israel guzian. 11 Erraten ere darotzuet, hainitz ethorriko direla orientetik eta okzidentetik eta jarriko zeruetako Erresuman Abraham eta Isaak eta Jakobekien; 12 eta Erresumako umeak egotziak izanen dire kanpoko ilhunbetarat; eta han izanen dire nigarrak eta hortz karraskatzeak». 13 Orduan Jesusek erran zioen ehun gizonetako kapitaiñari: «Zohaz eta egin bekizu sinhetsi duzun arabera». Eta sendatua izan zen haren sehia oren berean.

14 Eta ethorri zenean Jesus Piarresen etxerat, ikusi zuen haren amagiñarraua ohean zatzala sukharrarekin. 15 Ukitu zioen eskua eta utzi zuen sukharrak; eta berehala jaikirik eman zen hekien zerbitzuan. 16 Arratsa ethorri zenean, ekharri ziotzaten hainitz presuna deabruaz posedituak zirenak, eta khendu ziotzaten izpiritu gaixtoak bere hitzaz eta sendatu zituen eri guziak, 17 konplitua izan zedintzat Isaiaz profetaz erran izan dena: «Berak hartu izan ditu gure flakitateak eta garraiatu izan ditu gure errasunak.