42 Galdetzen darotzunari emozu, eta ez diozozula ihes egin prestamuz galde egin nahi darotzunari.
43 Aditu duzue errana izan dela: Maitatuko duzu zure lagun proximoa eta higuinduko duzu zure etsaia. 44 Eta nik darotzuet erraten: Maita zatzitzue zuen etsaiak; egiozue ungi higuin zaituztenei eta egizue othoitz persekutatzen zaituztenentzat eta gaixki zarabiltzatenentzat, 45 izan zaiteztentzat zuen Aita zeruetan denaren umeak, zeiñek altxarazten baidu bere iguzkia onen eta gaixtoen gaiñean eta erorarazten uria justuen eta injustuen gaiñerat. 46 Ezen maitatzen baditutzue xoilki zuek maitatzen zaituztenak, zer esker izanen duzue? Publikanoek ere ez dute hori egiten? 47 Eta zuen lagunei baizen agur egiten ez badiozue, zer egiten duzue hortan bertzek baiño gehiago? Paganoek ez baidute naski hori egiten? 48 Izan zaitezte beraz perfet, zuen Aita zeruetakoa perfet den bezala.
VI. KAP.
1 Begirautzue zuen obra onak egitetik gizonen aitzinean, hetaz ikusiak izateagatik; bertzela ez duzue izanen saririk zuen Aita zeruetan denaganik.
2 Noiz ere, bada, eginen baiduzu amoiña, ez dezazula joaraz tronpeta zure aitziñean, hipokritek egiten duten bezala, sinagogetan eta karriketan gizonez ohoratuak izateagatik. Erraten darotzuet egia: Izatu dute haiñek bere golardoa.
3 Zuk, bada, egiñen duzunean amoiña, ez dezan jakin zure esku ezkerrak zer egiten duken zure eskuiñeko eskuak. 4 Zure amoina izan bedi sekretuan; eta zure Aita, gorderik egiten dena ikusten duenak, emanen darotzu saria.
5 Halaber othoitza egiten duzuenean, ez zaitezten izan hipokritak bezala, zeiñek lakhet baidute sinagogetan eta karriken kantoiñetan xutik daudezela othoitzak egitea, gizonez ikusiak izateagatik; erraten darotzuet egia: Errezibitu dute hek bere saria. 6 Bainan zu, zure othoitza egiñen dukezunean, sar zaite zure gelan eta, athea zarraturik, othoitz zazu zure Aita sekretuan; eta zure Aita, sekretuan iragaten dena ikusten duenak, emanen darotzu saria. 7 Zuek othoitzak egitean, bada, ez dezazuela