26 Erraten darotzut egia: Ez zare ilkhiko handik, non ez duzun pagatzen azken kornaduraiñokoa.
27 Aditu duzue erran izan zitzaiela lehenagokoei: Ez duzu adulteriorik egiñen. 28 Bada nik erraten darotzuet: Nork ere behatuko baidio emasteki bati harenganako hirrits gaixto batekien, jadan adulterioa egin dukela bere bihotzean. 29 Baldiñetariak zure begi eskuiñak eskandalisatzen bazaitu, iraz zazu eta arthik urrun zuganik; hobe duzu ezen zure menbrotarik bat galtzea, ezen ez zure gorphutz guzia izan dadin arthikia ifernurat. 30 Eta baldin zure esku eskuiñak eskandalisatzen bazaitu, ebaki zazu eta arthik urrun zureganik; hobe da ezen zuretzat gal dadin zure menbrotarik bat, ezen ez zure gorphutz guzia izan dadin arthikia ifernurat.
31 Errana izan da oraiño: Nork ere utziko baiduke bere emastea, eman diozala uzten duelako eskribu bat. 32 Eta nik darotzuet erraten: Nork ere utziko baidu bere emastea, adulterioaren kasuz landan, adulterioa egiñarazitzen dio; eta senharraz utzia den bat bere emastetzat hartzen duenak, adulterioa egiten du.
33 Aditu duzue oraiño erran izan zitzaiela lehenagokoei: Ez zare goanen egin dukezun juramentuaren kontra, bainan bihurtuko diozu Jaunari juramentuz agindu duzuna. 34 Eta nik darotzuet erraten: Ez dezazuela egin juramenturik batere, ez zeruaz, zerengatik Jainkoaren thronua baida, 35 ez lurraz, zeren haren oiñetako alkhia baida, ez Jerusalemez, zergatik errege handiaren hiria baida. 36 Ez duzu juramenturik egiñen zure buruaz, zeren ezin zure ille izpi bat xuriaraz edo beltzaraz baidezazuke. 37 Baiñan izan bedi hunelakoa zuen hizkuntza: Bai, hala da; edo ez, ez da hala; ezen gehiagoko dena gaixtotik heldu da.
38 Aditu duzue errana izan dela: Begia begiaren orde, eta hortza hortzaren orde. 39 Bada nik erraten darotzuet: ez zaiteztela bihurri egiten zaitzuen gaixkiaz; aitzitik norbaitek jotzen bazaitu eskuiñeko matraillan, phara diozozu bertzea ere. 40 Eta zurekien hauzitan hari nahi duenari eta arroba eraman nahi dautzunari, utz diozozu zure kapa ere. 41 Eta nihork bortxatu nahi bazaitu harekien goaterat milla pausu, zohazko bertze bi milla pausu ere.