persekutatu ere dituzte zuen aitziñean izan diren profetak.
13 Zuek zarete lurreko gatza. Baldin gezatzen bada gatza, zertan gazituko dute bera? Deusetako gehiago ez da on, kanporat etxatua eta gizonez ostikatua izateko baizen. 14 Zuek zarete munduaren argia. Hiri bat ezin daiteke estalia, mendi baten gaiñean denean, 15 eta lanpa bat ez dute bizten erreguaren azpian emateko, bainan ematen dute kandeleraren gaiñean, argi detzantzat etxean diren guziak. 16 Hala distia beza zuen argiak gizonen aitziñean, ikus detzatentzat zuen obra onak eta glorifika dezaten zuen Aita zeruetan dagoena.
17 Ez dezazuela uste izan ethorri naitekela legea edo profeten desegiterat; ez naiz ethorri hek desegiterat, aitzitik bai konplitzerat. 18 Erraten darotzuet ezen egia: zerua eta lurra lehen iraganen dire, ezen ez legean direnetarik jota bat edo pontu bat utziko baida, guziak konplituak izan gabe. 19 Nork ere, bada, hautsiko baidu manamendu hetarik xumeenetarik ere bat eta horla baidaroe erakutsiko gizonei, behatua izanen da zeruetako Erresuman azkenekoa bezala; baiñan hek begiratuko dituena eta begiratzen irakatsiko duena, izanen da handi zeruetako Erresuman. 20 Erraten darotzuet ezen, baldin zuen justutasuna ez bada frankoki handiagoa eskribau eta farisauena baiño, ez zarete sarthuko zeruetako Erresuman.
21 Aditu duzue erran zitzaiela lehenagokoei: Ez duzu hillen, eta nork ere heriotzerik egiñen baidu, merezi izanen du kondemnatua izatea juiamenduaz. 22 Bada nik erraten darotzuet: bere anaiaren kontra hasarratuko ere denak, merezi izanen du kondemnatua izatea juiamenduaz. Bere anaiari erraten dioenak Raka, merezi izanen du kondemnatua izatea konseilluaz. Eta erraten dioenak Erroa, merezituko du ifernuko surat kondemnatua izatea. 23 Baldiñetariak, bada, aldarean zure ofrenda presentatzen duzunean, orhoitzen bazare zure anaiak baduela zerbait zure kontra, 24 utzazu han zure ofrenda aldarearen aitziñean eta zohaz lehenik baketzerat zure anaiarekien eta ondoan ethorriko zare zure ofrenda egiterat. 25 Akorda zaite lehen bai lehen zure partidarekien, harekien bidean zareiño, libra ez zaitzan juieari eta juieak libra ez zaitzan justiziako ministreari eta preso emana izan ez zaitezen.