Orrialde:Haraneder 1770.djvu/15

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 21 Handik aitziñago goan eta, ikusi zituen bertze bi abride, Jakes Zebedearen semea eta Joanes haren anaia, barku batean bere aita Zebedearekin, bere sareen antolatzen ha...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:51, 23 martxoa 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


21 Handik aitziñago goan eta, ikusi zituen bertze bi abride, Jakes Zebedearen semea eta Joanes haren anaia, barku batean bere aita Zebedearekin, bere sareen antolatzen hari zirela; eta deithu zituen. 22 Hek ere denbora berean bere sareak eta bere aita utzirik, jarraiki zitzaizkon.

23 Eta Jesus bazebillan Galilea guzian hekien sinagogetan irakasten zuela eta predikatzen Erresumako Ebanjelioa eta sendatzen zituela langidura eta eritasun guziak populuaren artean. 24 Eta nola haren fama barraiatu baitzen Siria guzian, ekhartzen ziotzaten eri ziren guziak eta langidura bai tormenta haiñitz suertez hartuak zirenak, deabruaz posedituak, ilhargi-aldiak zituztenak eta paralitikoak, eta sendatzen zituen. 25 Eta ondotik zarraizkon haiñitz jende tropela Galileatik, Dekapolitik, Jerusalemetik, Judeatik, eta Jordanez haratagotik.


V. KAP.


1 Jesusek ikusi zuenean, bada, jende oste hura guzia, igan zen mendi baten gaiñerat eta, han jarri zen ondoan, hurbildu zitzaizkon bere dizipuluak. 2 Eta bere ahoa idekirik, irakhasten zaroen ziotsotela:

3 «Dohatsu izpirituz pobre direnak, zerengatik hekiena baida zeruetako Erresuma. 4 Dohatsu estiak, zergatik lurraren jabe izanen baidire. 5 Dohatsu nigarrez daudezenak, zergatik konsolatuak izanen baidire. 6 Dohatsu justiziaren gosea eta egartsua dutenak, zeren izanen baidire sasiatuak. 7 Dohatsu urrikalkor direnak, zeren berek ere miserikordia ardietsiko baidute. 8 Dohatsu bihotz garbitakoak, zeren hek baidute ikusiko Jainkoa. 9 Dohatsuak baketiarrak, zergatik hek deithuko baidire Jainkoaren umeak. 10 Dohatsu persekuzionea jasaten dutenak justiziarentzat, zerengatik hekiena baida zeruetako Erresuma. 11 Dohatsu zaitezkete gizonek madarikatuko zaituztenean, persekutatuko zaituztenean eta gaitzki suerte guziak falsoki erraten dituztenean zuen kontra enegatik. 12 Alegera zaitezte orduan eta bozkaria zaitezte, zeren golardo handi bat baidago zuentzat zeruetan, ezen horla