Sainduaganik da. 21 Erdiko da, bada, seme batez, zeina deithuko baiduzu Jesus, ezen hark libratuko du bere populua bere bekhatuetarik». 22 Eta hau guzia egin izan da, konpli zedintzat Jaunak profetaz erran izan duena: 23 Birjina batek konzebituko du sabelean eta erdiko da seme batez, zeinari emanen baidiote izena Emanuel; erran nahi da, Jainkoa gurekien. 24 Josefek, bada, iratzarri zenean, egin zuen aingeruak manatu zioen bezala eta hartu zuen berekien bere emastea, 25 eta ez zuen ezagutu bere seme lehenbizi jajoaz erdi zenean, zeinari eman baitzioen izena Jesus.
II. KAP.
1 Sorthu zenean, bada, Jesus Bethleem Judeako hirian Herodes erregeren denboran, ethorri ziren orientetik magoak Jerusalemerat, 2 galdez zebitzala: «Non da judutarren errege sorthu berria? Ikusi dugu ezen haren izarra orientean eta haren adoratzera heldu gare». 3 Hori aditurik Herodes erregea altaratu izan zen eta Jerusalemeko hiri guzia ere harekien batean. 4 Eta billarazirik aphezen prinze guziak eta populuaren eskribauak, galdez zegokoten hea non sorthu behar othe zuen Kristok. 5 Eta hek erran zioten Bethleem Judeakoan sorthu beharra zela, ezen hunela da eskribatua profetaz: 6 «Eta hi Bethleem Judeako leihorra, ez haiz ttipiena Judeako hiri prinzipalen artean; ezen higanik ilkhiko duk Israelgo ene populua gobernatuko duen buruzagia».
7 Orduan Herodesek ixillik erakharririk Magoak, galdegin zaroen artha handirekien izarra agertu zitzaieneko denbora. 8 Eta Bethlemerat egortzerakoan erran zaroen: «Zoazte, informa zaitezte arthoski haur hartaz, eta aurkhitu dukezuenean, adiaraz diezadazue nathorren ni ere haren adoratzerat».