Orrialde:Haraneder 1770.djvu/9

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 8 Asak jenderatu zuen Josafat; Josafatek jenderatu zuen Joram; Joramek jenderatu zuen Oziaz. 9 Oziazek jenderatu zuen Joatham; Joathamek jenderatu zuen Axaz; Axazek jender...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:35, 23 martxoa 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


8 Asak jenderatu zuen Josafat; Josafatek jenderatu zuen Joram; Joramek jenderatu zuen Oziaz. 9 Oziazek jenderatu zuen Joatham; Joathamek jenderatu zuen Axaz; Axazek jenderatu zuen Ezekiaz. 10 Ezekiazek jenderatu zuen Manase; Manasek jenderatu zuen Amon; Amonek jenderatu zuen Josias. 11 Josiasek jenderatu zuen Jexonias eta hunen anaiak, juduak Babiloniarat eramanak izan ziren denboratsuan.

12 Eta Babiloniarat eramanak izan ziren ondoan, Jexoniasek jenderatu zuen Salathiel; Salathielek jenderatu zuen Zorobabel. 13 Zorobabelek jenderatu zuen Abiud; Abiudek jenderatu zuen Eliazim; Eliazimek jenderatu zuen Azor. 14 Azorek jenderatu zuen Sadok; Sadokek jenderatu zuen Axim; Aximek jenderatu zuen Eliud. 15 Eliudek jenderatu zuen Eleazar; Eleazarek jenderatu zuen Mathan; Mathanek jenderatu zuen Jakob. 16 Eta Jakobek jenderatu zuen Josef, Mariaren esposa, zeiñaganik sorthu baida Jesus, Kristo deitzen dena.

17 Badire, beraz, guziz Abrahamganik Dabidenganako artean hamalau jenderazione; Dabidenganik, berriz, Babiloniarat judutarrak eramanak izan ziren artean hamalau jenderazione; eta Babiloniarat eramanak izan zirenetik Jesus Kristoganako artean hamalau jenderazione.

18 Bada Jesus Kristoren sortzea nola izan zen: Maria haren ama esposatua zelarik Josefekien aurkhitu zen izorra, elkharganat zitezken baino lehenago; konzebitu baitzuen bere sabelean Izpiritu Sainduaren berthutez. 19 Eta nola Josef haren senharra justua baitzen eta ez baitzuen nahi desohoratu, sekretuki utzi nahi izan zuen. 20 Baiñan gogoeta hortan zegoela, agertu zitzaion ametsetan Jaunaren aingeru bat eta erran zioen: «Josef, Dabiden Semea, ez duzula beldurrik Maria zure emastea zureganat hartzeaz, ezen haren baitan sorthu dena Izpiritu