Orrialde:Haraneder 1770.djvu/8

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


J. KRISTOREN EBANJELIO SAINDUA SAN MATTHAEOREN ARAUERA


I. KAP.


1 Jesus Kristo Dabiden semearen eta Abrahamen semearen jenderazionearen liburua. 2 Abrahamek jenderatu zuen Isaak; Isaak-ek jenderatu zuen Jakob; Jakobek jenderatu zuen Juda eta haren anaiak. 3 Judak jenderatu zituen Thamarrenganik Fares eta Zara; Faresek jenderatu zuen Esron; Esronek jenderatu zuen Aram. 4 Aramek jenderatu zuen Aminadab; Aminadabek jenderatu zuen Naason; Naasonek jenderatu zuen Salmon. 5 Salmonek jenderatu zuen Booz Rahabenganik; Boozek jenderatu zuen Obed Ruthenganik; Obedek jenderatu zuen Jese eta Jesek jenderatu zuen Dabid, errege ondoan izan zena.

6 Dabid erregeak jenderatu zuen Salomon, Uriasen emaste izan zenaganik. 7 Salomonek jenderatu zuen Roboam; Roboamek jenderatu zuen Abias; Abiasek jenderatu zuen Asa.