Orrialde:Haraneder 1770.djvu/7

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eternalaz ematen darokun esparantzatik; zenbat indar, mundu huntan jasan behar ditugun guduen artean gure Aita guziz botheretsuak agindu darozkigula erakusten darozkigun l...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:31, 23 martxoa 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eternalaz ematen darokun esparantzatik; zenbat indar, mundu huntan jasan behar ditugun guduen artean gure Aita guziz botheretsuak agindu darozkigula erakusten darozkigun laguntzen igurikitzetik; zenbat argi, mundu illhunbetsu huntako errebelamenduen artean Nausi dibino haren beraren partez presentatzen darozkigun erakuspenetarik; gerthuki ezen arima fidelek liburu Jainkozko huntan dituzte aurkhituko, bizitze huntako gerthakari guzietan nola konportatu behar duketen irakatsiko darozten erregela segurak eta salbagarriak.

Noiz ere ordean bathuko baitzaitzue, liburu Sakratu hau irakurtzean, zenbeit gauza aditzen ez duzuenik, zakizkote argitako Aitari, izpiritu humill batekien galdetzen diozuelarik, arren adiaraz diekazuen zuen salbamenduarentzat nezesario ditekena; zohazkote Elizako arzainei eta aphezei, othoitz egiten diozuelarik explika dietzatzueten jakitea probetxu duketzuen gauzak; eta hori ardiets ahal dezakezuen bizkitartean, sinhetsazue, adora zazue, humilia zaitezte, bazka zaitezte klarki adituko dituzketzuen egiez, eta lehia zaitezte, aditzen ditutzuen egia hek leialki begiratuz, merezitzerat oraino aditzen ez ditutzuekenen ungi aditzeko grazia. Disposizione horiekien jartzen bazarete liburu saindu hunen irakurtzerat, ignorant zaretenek edirenen duzue hemen egiazki jakintsun izateko aski dena; pobre zaretenek, dohatsu izateko behar den egiazko aberastasuna; aflijituak zaretenek, deskansua; arima eria duzuela dakusazuenek, osasuna; bekhatuan hiltzeko beldur zaretenek, ziñezko bizitze berrian sartzeko bidea.


HALABIZ