Orrialde:Chourio 1760.djvu/354

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: beharko ditutzun argi guziak. 3. Badire misterio hunen siñhestearen gaiñean tentazione borthitzak dituztenak, baiñan hori heldu da hobeki etsaiaren maleziatik, eze...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:47, 29 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


beharko ditutzun argi guziak.

3. Badire misterio hunen siñhestearen gaiñean tentazione borthitzak dituztenak, baiñan hori heldu da hobeki etsaiaren maleziatik, ezen ez hekien fede eskasetik.

Zu etzaitezela penetan eman, etzazula iharduk zure gogoetekiñ; eztiozozutela ihardetz hark ematen darozkitzun dudei, baiñan siñhetz zazu Jainkoaren hitza; entzun zatzu Sainduak eta Profetak; eta zureganik ihesi egorriko duzu espiritu maleziazko hura.

Horlako tentazioneak progotxos dire maiz Jainkoaren zerbitzarientzat.

Ezen deabruak eztitu tentatzen siñhetzgorrak, eta gaixtagiñak; hek osoki beretuak daozka; baiñan leialei, eta Jainkotiarrei milla tentazione, eta atsekabe egortzen diotzate.

4. Zoaz beraz mahaiñ saindurat fede fermu, eta garbi batekiñ, eta errespetu humill batekiñ.

Eta zure espiritua ixitzen duten gauza guziez pausa zaite Jainkoaren gaiñean.

Etzaitu enganatuko siñhesten baduzu; baiñan enganatuko zare zure burua siñhesten baduzu.

Jainkoa sinpleekiñ, eta bihotz xuxenekiñ dabillha: humillei agertzen zaiote: xumeei ematen diote intelijenzia, eta