Orrialde:Chourio 1760.djvu/348

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: on beharragorik, eta berthute guziez gabetuagorik. 2. Huna non naizen, ene Jainkoa, pobrea, eta billhuza zure aitziñean grazia galdegiten darotzut, miserikordia eske...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:40, 29 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


on beharragorik, eta berthute guziez gabetuagorik.

2. Huna non naizen, ene Jainkoa, pobrea, eta billhuza zure aitziñean grazia galdegiten darotzut, miserikordia eske nagotzu.

Ene gosearen sasiatzeko indazu bizitzearen ogia, ene epheltasunaren khentzeko, susta nazazu zure amudioaz; ene itsutasunaren sendatzeko argi nazazu zure bisaiako arraioez.

Ganbia diezadazu gostua halako maneraz non munduko atsegiñak kausituko baititut khiratsez betheak, bizitze huntako penak, eta gaitz guziak ariñak; eta munduan laudatzen diren gauza guziak mezprezagarriak, eta ahanztekoak.

Itzulazu ene bihotza zureganat, altxa zazu zerurat, eta ez nazazula utz basatua, eta errebelatua lurrean ibiltzerat.

Eztezadan kausi, ez orai ez nihoiz, gozorik zure baitan baizen; zeren zu baitzare ene janaria eta edaria, ene amudioa eta ene bozkarioa, ene atsegiña eta ene on guzia.

3. Oi oxala zure presenziaz sustatzen baninduzu, erretzen, eta zure baitharat osoki ganbiatzen; halako fazoiñez non amudioz zurekiñ bat egiñik eta su sakratu hartaz nolaz baitere urthurik, ez baininteke zurekiñ espiritu bat baizen.