orduan ematen du denbora luzez eman nahi izatu eztuena, eta othoitzaren hastean eman eztuena akhabantzan ematen du batzuetan.
2. Haiñ flakoa bada gizona, non Jainkoak egortzen baliotza graziak hark galdegiten diotzan bezaiñ sarri, eta bere nahien arabera eziñ jasan bailetzake.
Idurikazu beraz debozione bero baten grazia esparantza fermu, eta pazienzia humill batekiñ baiñan ez badarotzu Jainkoak eman nahi, edo eman ondoan ezarian khentzen badarotzu zure gaiñ egizu, eta siñhetzazu eskas hori zure bekhatutarik heldu dela.
Ezen maiz graziaren debekatzeko edo hastantzeko gureganik; asko da deus guti, baldiñ deus guti behar bada deithu, eta ez eskas handi batentzat iduki haiñ ontasun handia debekatzeko asko handi dena.
Zer ere baita traba hura dela handia, edo xumea garaitzen baduzu, eta khentzen alde baterat, galdetzen duzuna ardietsiko duzu.
3. Ezen noiz eta ere bihotz guziaz emanen baitzaizko Jainkoari, eta zure fantasiaren arabera ez baituzu hau edo hori galdegiten, baiñan haren eskuetan alde baterat emanen baitzare kausituko gare bake handi batean, eta Jainkoarekiñ hertsiki juntatua, zeren zure kontentamendu guzia izaten baita Jainkoaren nahiaren konplitzea.