Orrialde:Chourio 1760.djvu/344

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zarenean isurtzea ene bihotzerat sazko, eta kharrezko; amudiozko eta eztitasuneko espiritu hura.

Ezen arima berezi hekien afekzione, eta desira khartsuak sentitzen eztitudan arren, ematen darotazu bederen afekzione bero hekien gutizia.

Desiratzen dut handizki, eta othoitzten zaitut partale egiñ nazazun haiñ beroki maite zaituzten arimen merezimendutan bai eta oraiño hekien lorian.


XV. KAPITULUA


Debozionea ardiesten dela humiliatuz, eta nork bere buruari ukho egiñez.


JESU-KRISTOK

1. Debozioneko grazia behar duzu galdegiñ zin-ziñez; desiratu, beroki, iguriki pazienziarekiñ, eta esparantzarekiñ, eskerrekiñ errezibitu; humiltasunekiñ beiratu; arthoski hari ihardetsi, eta hartaz baliatu, eta utzi Jainkoari hautua har dezantzat berak plazer duen manera, eta denbora zure bisitatzeko.

Humiliatu behar duzu hagitz debozionerik batere, edo guti baizen sentitzen, ez duzunean; baiñan etzaitzu hargatik bihotza erori behar, eta eztuzu behar sobera tristatu.

Maiz Jainkoak kolpe batez, eta ahantz