Bere kharrak idekarazten zioten bere bihotzeko, eta gorphutzeko ahoa zure errezibitzeko urbizien ithurria bezala, eta zure aragia janik bere gosearen sasiatzeko.
Hargatik hurbiltzen ziren zure mahaiñerat bozkario handi batekiñ, eta apetitu, hirritz, eta gosete espiritual batekiñ.
2. Oi ala hekien fedea beroa baitzen, eta bizia ala hark ungi frogatzen baitu errealki present zarela sakramendu hortan!
Arima hek ezagutu dute egiazki jauna ogiaren haustean, eta erakuxten dute Emausko diszipuluek bezala Jesus hekiekiñ dabillhala; hekien bihotzak haren amudioz haiñ sustatuak direnaz geroztik.
Helaz, ala urrun bainaiz ni haiñ debozione samurretik, eta haiñ amudio khartsutik!
Jesus ona, eta eztia, othoi nauzun urrikari pobre lazeriatu bat naiz zure aitziñean.
Indazu othoi zure amudiotik zenbait indar bederen komunione sainduan ene fedea handi dadintzat gerotik gerorat gehiago, ene esparantza borthitz dadintzat, eta ene bihotza behiñ zure amudioz sustatua zeruko manna hor dastatu ondoan behiñ ere ephel eztadintzat.
3. Zure miserikordiak, jauna, eman diezaket errexki hanbat desiratzen dudan grazia hori, zeiña baita eneganat ethortzen