bakharrik dagoen bezala, eta erabill zatzu zure espirituan bihotz miñekiñ zure biziko errebelamendu guziak.
Ezen adiskide samur batek bethi ere lekhurik hoberena, eta ederrena aphaintzen du bere maitearentzat, zeren hortan erakuxten baitu zeiñ maite duen harenganat heldu dena.
2. Jakiñ behar duzu halere zer nahi den egiñ zazun eziñ aski ungi prepara zaitezkela ene errezibitzerat; ez eta deus bertzerik gogoan izan gabe urthe batez zure artha guziak hortan ematen baizintu ere.
Graziaz eta miserikordiaz uzten zaitut ene mahaiñerat, gizon aberatz batek bere mahaiñerat, gonbidatzen balu bezala pobre eskaille bat, zeiñak eziñ bere ezagutza erakutx bailiozake bere miseriaren aithorrez, eta bere esker xoillez baizen.
Egizu zure baitan dagoen guzia, eta egizu arthoski, ez usantzaz, edo eziñ bertzez.
Errezibi zazu errespetu handi batekiñ, eta beldurtasun amudiozko batekiñ zure jaunaren eta Jainkoaren gorphutza, zeiñak maite baitzaitu, eta nahi baitu zureganat ethorri.
Nik deitzen zaitut ene mahaiñerat, nik nahi dut ethor zaitezen, nik konplituko