Orrialde:Chourio 1760.djvu/329

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Baiñan epheltasunerat erortzen bada, behar du bere debozionea bixtu, eta bere ahalak egiñ, eta Jainkoak borondate ona maite duenak egiñen du gaiñerakoa. 6. Z...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:29, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Baiñan epheltasunerat erortzen bada, behar du bere debozionea bixtu, eta bere ahalak egiñ, eta Jainkoak borondate ona maite duenak egiñen du gaiñerakoa.

6. Zenbait arrazoiñ justuk komuniatzerik gibelatzen badu, eta halere balin badu egiazko desira, eta xedea komuniatzeko, ezta gabetua izanen komunione onaren fruituez, eta progotxuez.

Ezen arima onek egun guziez, eta oren guziez ere trabarik batere gabe komunia dezakete espiritualki, eta progotxurekiñ.

Ordean badire denbora batzuk, eta egun berezi batzuk, zeiñetan behar baitute sakramentalki ere komuniatu amudio, eta errespetu handirekiñ, ene loria hobeki billhatzen dutela, ezen ez bere konsolazione propioa.

Ezen salbatzaillearen inkarnazionea, eta pasionea debozionerekiñ gogoan darabillhagun guzian, eta harekiñ bat egiterat esaiatzen garen guzian espiritualki komuniatzen dugu, eta haren gorphutza errezibitzen begiek ikhusten eztuten manera batean.

7. Baiñan beztagatik xoillki, edo usantzagatik komuniatzerat hurbiltzen dena, gutitan, izanen da gai ungi komuniatzeko.

Dohatsu bere burua Jainkoari ofrendatzen dioena holokauztazko sakrfsizio bat