Ezen nola baitaki etsaiak zeiñ probetxu, eta laguntza handiak kausitzen diren komunione sainduan, bere egin ahal guziak egiten tu presuna Jainkotiarrak handik gibelatzeko, eta urruntzeko.
2. Handik heldu da zenbaitek komuniatzerat preparatzeaz baitituzte tentazionerik borthitzenak.
Maliziazko espiritu hura, zeiña kausitzen baita Jainkoaren umeen artean ere jopen liburuaren errana den bezala, heldu da hekien nahasterat bere siñezia ardurazkoez, hekien altaratzerat beldurtasun banoez, duda, eta eskrupula arrazoin gabekoez hekien debozionea hozteko, eta fedea gutitzeko, agian gibelatuko direla alde baterat komunionetik, edo komuniatzen badute bederen egiñen dutela ephelki, eta antsikabeki.
Baiñan ezta konturik egiñ behar haren artifizioez, eta hark egortzen dituen gogoetez zenbat izigarriak, eta ahalkagarriak badire ere, behar da garaitu bere arma propioez, eta egorri behar zaizko berari bere inspirazione lohiak.
Arbuiatu behar da doakabe hura, eta burlatu behar da haren ahal guziez: zer nahi den atakada egiñ diezazun, zer nahi den nahasmendu altxa dezan zure baitan, eztuzu hargatik hastandu behar komunione saindutik.