Orrialde:Chourio 1760.djvu/321
Nik ofrendatu diot osoki neure burua ene aitari zurezat; zure janaritzat egiñ dut ene gorphutza, eta ene odola: ni guzia zuretzat, eta zu guzia enetzat izateko.
Baiñan zuk zure burutik gelditzen baduzu. Zerbait eman gabe, balin baduzu oraiño zuretzat zenbait amarradura, eta ez baduzu zure burua osoki, eta gogotik ene nahirat largatzen, zure ofrenda ez liteke osoa, ez perfeta gure arteko batasuna.
Nahi baduzu beraz ardietsi egiazko libertatea eta grazia, behar duzu gauza guziak, baiño lehenago zure burua gogo onez ofrendatu, eta Jainkoaganat alde baterat largatu.
Ezen guziak badire presuna argituak, egiazko espiritualak, eta bere pasioneen nausi direnak hori heldu da zeren gutiak baitire bere buruei osoki ukho egiten dakitenak.
Bethi egia izanen da nik erran dudana, Nork ez baitiote ukho egiten dituen guziei eziñ daiteke ene diszipulu.
Beraz nahi baduzu izan ene diszipulu, egidazu sakrifizio bat zure buruaz, eta zure afekzione guziez.