Ezen abantail handi bat da enetzat jakitea zer maneraz behar dudan ene bihotza preparatu progotxoski sakramendu horren errezibitzeko, edo sakrifizio handi horren ofrendatzeko zor darotzudan, errespetu, eta debozionerekiñ.
VII. KAPITULUA
Nork bere burua examinatu behar duela mahaiñ saindurat hurbildu baiño lehen, eta hartu bere eskasen uzteko deliberazione fermu bat.
JESU-KRISTOK
1 Aphezak, digneki misterio sainduen zelebratzeko eta errezibitzeko, behar duen lehenbiziko artha da, hetarat hurbiltzea humiltasun egiazko batekiñ, errespetu handi batekiñ, fede oso batekiñ, eta Jainkoaren ohoratzeko xede phuru, eta xuxen batekiñ.
Examina zazu beraz ungi zure konzienzia, eta ahal guziaz garbi zazu kontrizione, eta konfesione humill baten bidez; halako maneraz non ez bailaiteke zure baitan geldi notharik, zu haiñ ontasun handitik hastan ahal zaitzakenik.
Duzun urriki miñ bat jeneralean zure bekhatu guziez; baiñan duzun damu berezi bat egun oroz egiten ditutzun hutsez.