zure izen sainduaren ohoreran, eman nahi izatu darotazunaz geroztik zure gorphutz saindua janaritzat, eta odol preziatua edaritzat.
Ene Jainkoa eta ene salbatzaillea, egidazu grazia zenbatenaz maizago hurbilduko bainaiz sakramendu handi hortarat, hanbatenaz ene baitan berret ditezen gehiago zure alderat amudiozko eta debozionezko sentimenduak.
V. KAPITULUA
Aldareko sakramendu sainduaren exzelenziaz, eta apheztasunari daokan garbitasunaz.
JESU-KRISTOK
1. Bazindu ere aingeruen garbitasuna, eta jondoni Jauni Batistaren saindutasuna, halere, etzintezke gai, eta digne sakramendu handi horren ofrendatzeko, edo errezibitzeko.
Ezen zer nahi den merezimendu duken gizonak eztu behiñ ere aski ene gorphutzaren konsekratzeko, eta aingeruen ogia berak jateko, edo bertzeei partitzeko.
Misterio handia! Dignitate ikharagarria! Zeiñak ematen baitiote aphezei podore bat aingeruei eman etzaiotena.
Ezen xoillki aphez Elizaz lejitimoki ordenatuei eman zaie podorea misterio saindu