IV. KAPITULUA
Komunione sainduaren abantaillak.
ARIMAK
1. O ene jauna eta ene Jainkoa. isurazu zure grazia ene arimat: emadazu parte zure benedikzione eztietan, egiñ nazazu gai zu digneki errezibitzeko sakramendu handi hortan, atzar nazazu ene lokhuma pisutik, thira zazu ene bihotza zureganat, bisita zazu ene arima, eta bisita hartaz saindu zazu espirituz gusta dezadan zeruko eztitasun hura, zeiñaren bethetasuna zarratua baita sakramendu hortan bere ithurburuan bezala.
Argi zatzu ene begiak misterio handi hori kontenpla dezadantzat, borthitz zazu ene fedea fermuki siñhetz dezadantzat.
Ezen misterio hori zure obra da Jainkoak ordenatua, eta ez gizonek asmatua.
Hala gizona ezta gai haren konprenitzeko, eta ungi ezagutzeko, zeren ixitzen baititu aingeruen ezagutzarik eta argirik bizienak.
Nola bada nik zundatuko dut, eta ezagutuko haiñ sekretu barrena, nik zeiña ez bainaiz lurrik, eta herrautsik baizen korrupzionerik, eta bekhaturik baizen?
2. Heldu naiz zureganat, o ene Jainkoa, bihotz sinple batekiñ, fede fermu batekiñ,