Orrialde:Chourio 1760.djvu/306

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: beldurrez komunionetik sobra urruntzen banaiz; ahantz detzadan ene deliberazione onak. 3. Ezen gizonaren sensuak, gogoetak eta desirak haren gaztetasunetik ekharriak...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:43, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


beldurrez komunionetik sobra urruntzen banaiz; ahantz detzadan ene deliberazione onak.

3. Ezen gizonaren sensuak, gogoetak eta desirak haren gaztetasunetik ekharriak dire gaitzerat, eta haren gaixtotasuna berretuko da bethi, zerbait Jainkozko laguntzak ez badu sendatzen.

Eta komunione sainduak gaizkitik gibelatzen gaitu, eta ungian borthizten.

Orai beraz maiz haiñ laxo, eta haiñ ephel banaiz komuniatzen, edo meza zelebratzen dudalarik; zer liteke bada erremedio hura hartzen ez banu, eta ez banu bilhatzen laguntza handi hura?

Hala gai ez naizen arren egun guziez misterio saindueri zelebratzeko, artha izanen dut denboratik denborarat bederen komunione sainduaren errezibitzeko, eta haiñ grazia handian parte hartzeko.

Ezen arima leial batek zureganik urrundua deiño, eta gorphutz hilkor huntan desterratua dagoeiño, ahal duken konsolazionerik handiena da zutaz orhoitzea, eta bere nausi guziz maitea debozione khartsu batekiñ maiz errezibitzea.

4. O amudiozko mirakuillua! O beheramendu eziñ gehiagokoa! Zu, ene jauna ete ene Jainkoa, espiritu guziei izatea, eta