Zenbat errespetu, ezagutza eta laudorio eztarozkitzute guizonek zor zure gorphutz sakratuaz egiten diozuten dohaiñagatik?
Ezta guzienik munduan sakramendu hunen exzellenzia bere hitzez ezagutaraz dezakenik.
Baiñan nolakoak izanen dire ene gogoetak komunione sainduan ene jaunaganat hurbiltzen naizenean, zeiñarentzat eziñ baituket errespeturik aski, eta zeiña nahi bainuke halere digneki errezibitu?
Zer gogoeta ahal duket hobeagorik, eta ene salbamendukotz progotxosoagorik zure aitziñean neure burua ahalik beherena humiliatzea baiño, eta zure ontasun infinituki nitaz gorago altxatua laudatzea eta adoratzea baiño?
Laudatzen zaitut, ene Jainkoa, eta ez naiz nihoiz ere geldituko zure laudatzerik.
Arbuiatzen dut neure ezteustasuna, ematen naiz zure manu guzien azpian, eta jausten naiz ene beheratasunaren tulunbioraiño.
3. Zu zare saindutako saindua, eta ni bekhatore guzietarik dohakabeena.
Iausten zare eneganaraiño, eta ni ez naiz gai ene begien zureganat altxatzeko.
Heldu zare eneganat, enekiñ nahi duzu egon, deitzen nauzu zure banket sakraturat, eman nahi darotazu zeruko janaria aingeruen ogia, zeina ez baita bertzerik,