Orrialde:Chourio 1760.djvu/299

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Jesu-Kristoren sakrifizioa ofrendatzen dutenean, zergatik ez progotxa fagore horraz? Ezen Jainkoak manera hortan bere grazia eta amudioa hobeki erakuxten daroku; zeren mun...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:44, 24 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jesu-Kristoren sakrifizioa ofrendatzen dutenean, zergatik ez progotxa fagore horraz? Ezen Jainkoak manera hortan bere grazia eta amudioa hobeki erakuxten daroku; zeren munduaren parte guzietarat bere gorphutz sakratuaren komunionea hedatu duenean, eman baitiote gizon guziei haren errezibitzeko errextasun gehiago.

O Jesus, artzaiñ eternala! Esker darotzut zeren pobreak, lazeriatuak, eta gure herritik desterratuak garelarik, halere zure gorphutza eta odol preziatuaz hasten baikaitutzu, eta sakramendu handi horren errezibitzerat gonbidatzen zure ahoko hitzez erraten darokuzula: zatozte eneganat, penatuak eta kargatuak zareten guziak, eta nik arinduko darozkitzuet zuen penak eta nekheak.


II. KAPITULUA


Jainkoak sakramendu huntan gizonari miragarriki erakuxten dioela bere ontasuna eta amudioa.


ARIMAK

1. Ene Jainkoa, ene esparantza guzia zure ontasun, eta miserikordia infinituan emanik, heldu naiz zureganat eria bere mirikuaganat bezala, gose eta egarri dena biziaren ithurrirat bezala, pobrea zeruko Erregeaganat bezala, zerbitzaria bere