Orrialde:Chourio 1760.djvu/298

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


non arimatik gorphutz flako huntarat iraganik osasuna, eta indarrak ere ematen baitiotza.

12. Baiñan, auhendatzeko dena da zeren garen haiñ ephel, haiñ antsikabe, eta dugun haiñ debozione guti Jesu-Kristoren errezibitzeko, zeiña baita hautetsien esparantza bakharra; eta zeiñak egiten baitu hekien merezimendu guzia.

Jesusek santifikatzen gaitu, eta hark erosi gaitu, Jesus da gure konsolatzaillea: desterru huntan, eta sainduen dohatsutasuna bertze bizitzean.

Baiñan lastimagarri da zeren hañitz jendek haiñ guti ezagutzen duten sakramentu hunen handitasuna, eta exzelenzia, zeiñak egiten baitu zeruaren bozkarioa, eta munduaren salbamendua.

O gizonen bihotzaren gogortasun estrañioa! O itsutasun handia haiñ dohaiñ baliosa haiñ guti prezatzea, eta zeren egun oroz errezibitzen dugun ansikabetasunerat erortzea!

13. Ezen sakramendu handi hori ez balitz ematen, eta errezibitzen lekhu batean baizen, eta ez balitz mundu guzian aphez bat baizen konfesatzeko podorea lukenik; zer debozionezko kharrekiñ ez lioazke jendeak lekhu hartarat, eta Jainkoaren aphez harenganat misterio sainduen zelebratzen ikhusterat?

Orai hañitz aphezek hañitz lekhutan