Orrialde:Chourio 1760.djvu/297

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: fermu batek, eta karitate phuru eta egiazko batek. 10. O Jainko, ikhusten etzarena eta mundua kreatu duzuna, ala zure konportamendua miragarria baita gure alderat! Al...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:42, 24 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


fermu batek, eta karitate phuru eta egiazko batek.

10. O Jainko, ikhusten etzarena eta mundua kreatu duzuna, ala zure konportamendua miragarria baita gure alderat! Ala zure eztitasuna, eta zure samurtasuna handia agertzen baita zure hautetsien alderat, hei zure gorphutza sakramendu huntan jaterat ematen diogutenean!

Gauza horrek ixitzen tu gizonen adimenduak, horrek gehienik fidelen arimak zureganat thiratzen tu, horrek amudioz sustatzen ditu zure zerbitzarien bihotzak.

Ezen gure zerbitzari egiazkoei, eta bere bizi guzia bere arimen garbitzen daramatenei sakramendu adoragarri hortarik debozionezko khar handi bat heldu zaie, eta bethi berri den amudio bat berthutearentzat.

11. O misterio handi hunen grazia miragarria! Baiñan gordea giristiño egiazkoek baizen sentitzen eztutena, eta siñhets gorrek, eta bekhatuaren gathibuek eziñ errezibi dezaketena!

Sakramendu hunek isurtzen du gure baitharat espiritu sainduaren grazia; bihurtzen diotza gure arimari galdu zituen indarrak, eta kobratzen dio bere edertasuna bekhatuaren itsutasunak khendu zioena.

Eta grazia hura haiñ handia bada batzuetan