Aingeruak eta arkanjeluak ikharan daudez zure aitziñean, justuak, eta sainduak beldur dire zuretzat, eta diozut halere zatozte guziak eneganat.
Zerorrek ez bazindu erraten, jauna, nork siñhets lekake? Nor hurbiltzerat ausarta liteke, zeronek ez bazindu manatzen?
4. Noe, haiñ gizon justua, ehun urthez haritu zen arkha baten egiten, zeiñetan berak jende gutirekiñ behar baitzuen salbatu.
Nola bada ni prepara ahal naiteke oren batez munduaren kreatzaillea errezibitzerat hari zor zaion errespetuarekiñ?
Moise zure zerbitzari handia, eta zure adiskide bereziak egiñ zuen arkha bat eziñ bustelduzko zurez, eta estali zuen urrerik phuruenaz, han barna emateko legearen bi thaulak; eta nik kreatura bustel, eta korronpituak izanen dut ausartzia haiñ errexki errezibitzeko lege emaille soberanoa, eta bizitzearen nausi eta autora?
Salomon, Israelgo errege guzien zuhurrenak, kazpi urthe eman zituen zure ohoretan tenplu guziz magnifiko baten egiten, zortzi egunez egiñ zuen haren dedikazioneko besta, millaka sakrifizioak ofrendatu zituen, eta alienziako arkha tronpeta soiñuz, eta pobluaren bozkariozko oihuen erdian, eraman zuen harenzat preparatua zen lekhurat.