Orrialde:Chourio 1760.djvu/286

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: baitituzte mundu huntan bere atsegiñak, eta nahikarak: ezen pobreak zeruan sartzen direnean hek egonen dire kanpoan oihuz eta nigarrez. Humiliak boz zaitezte; boz za...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:31, 24 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baitituzte mundu huntan bere atsegiñak, eta nahikarak: ezen pobreak zeruan sartzen direnean hek egonen dire kanpoan oihuz eta nigarrez.

Humiliak boz zaitezte; boz zaitezte pobreak; ezeñ zuena da zeruko erresuma; baldiñ Jainkoaren bidean xuxen ibiltzen bazaite.


LIX. KAPITULUA


Jainko xoilla baithan behar dugula eman gure esparantza guzia.


ARIMAK

1. Jauna, noren baithan eman behar dut ene fidanzia hemen naizeiño? Eta norenganik igurik ahal dezaket konsolamendurik mundu huntan?

Eztut deus uste zureganik baizen, o ene Jainkoa, zeiñaren miserikordia infinitua baita.

Non ungi izatu naiz zu gabe, edo non gaizki kausitu naiz zurekiñ?

Nahiago dut gauza guzien eskasean bizi zure amoreagatik, ezen ez aberastasunen erdian zu gabe.

Nahiago nuke lurreko desterrua baldiñ zu han baziñe enekiñ, ezen ez zeruko erresuma zu han ezpaziñe.

Ezen zu zaren lekhuan da zerua, eta heriotzea, eta ifernua zu etzaren lekhuan.