Orrialde:Chourio 1760.djvu/280

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arrazoiñamendu guziak eztire gai Jainkoaren ezagutzeko. Hala beraz deabruak horlako gogoetak egortzen darozkitzunean, edo gizon kuriosek horlako galde suerterik egit...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:23, 24 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


arrazoiñamendu guziak eztire gai Jainkoaren ezagutzeko.

Hala beraz deabruak horlako gogoetak egortzen darozkitzunean, edo gizon kuriosek horlako galde suerterik egiten darozkitzutenean; ihardets diozozute profetaren hitz hautaz: Justua zare jauna eta zure manamenduak zuzenak dire.

Edo bertze hautaz: jaunaren jujamenduak egiazkoak dire, eta berenez dire justuak.

Gizonek izialdura behar dute ene jujamenduentzat, eta ez dute hari behar hekien zundatzen, ezen gizonaren adimendua ezta gai hekien ezagutzan sartzeko.

2. Etzaitezela halaber jar ihardukitzen sainduen merezimenduez, hea bata sainduago den bertzea baiño, nor den handiago edo gorago zeruko erresuman.

Horlako gauzek bixten tuzte maiz behar gabeko eskatimak, hazten supherbiotasuna, eta banaloria, eta bat bedera banitate gorde batez bere sainduaren bertzeak baiño gorago haltatzen hari dela, egiten dire banderizak, eta hetan sartzen herrak eta inbidiak.

Ihardukitze horiek eztire behiñ ere on eta probetxos gizonentzat, eta bethi dire higuingarri sainduentzat, zeren ezpainaiz ni eskatimetako Jainkoa baiñan bai bakezkoa, eta bake hura eztago nork bere burua